2014(e)ko maiatzaren 26(a), astelehena

GURE LAGUNTZA GELA


Kaixo lagunak!! 
Orain arte beti erakutsi dizkizuegu gure lanak eta konturatu gara, oraindik ez duzuela ezagutzen gure laguntza-gela, munduko laguntza-gelarik politena, guretzat behintzat!!! Ja ja ja!!! Ea zer iruditzen zaizuen!! Idatzi mesedez zuen iritsia, nola hobetu.... ideia berriak eskertuko genituzke!!







Hemen dendetara jolasten dugu: janarien izenak ikasten ditugu, diruarekin jolasten dugu zenbakiak ikasiz...










Hau lasaitzeko txokotxoa da: urduri gaudenean lasaitzen gara, pilota bigunekin (antiestrés) jolasten dugu, erlajazioa egiten dugu, mimitoak eta kili-kiliak ere, panpinekin jolasten dugu (jolas sinbolikoa)...



Hemen: mahai-jolasak, lan-koadernoak, fitxak, gure proiektotxoak, puzzleak, tailerreko lanak... egiten ditugu.


Ordenagailuaren txokoa, zenbat gustatzen zaigu!!! Hemen andereñoak ateratako argazkiak eta bideoak ikusten ditugu, blogeko berriak irakurtzen ditugu eta zuen komentarioei erantzuten dizkiegu (idatzi mesedezzz), jolas asko ditugu ere (zenbakiak, koloreak, kantak, olerkiak..... ikasteko, irakurketa eta idazketa lantzeko...), hiztegia erabiltzen dugu ere (ez dakigunean nola idazten den hitz bat euskaraz, hiztegian begiratzen dugu), ez dugunean ulertzen zer den gauza bat IRUDIAK ikusteak ordenagailuan asko laguntzen digu, etab, etab...
Zer egingo genuke ordenagailurik gabe?…
Orain, hurrengo pausoa, tablet bat lortzea izango da. Bagaude dirua aurreratzen, uste dut irailarako lortuko dugulaaaa!!! 






Hau sentimenduen txokotxoa da. Nola sentitzen garen (pozik, triste, haserre...) lantzen dugu






Gustatzen zaizue gure gela?

2014(e)ko apirilaren 2(a), asteazkena

2014(e)ko martxoaren 27(a), osteguna

AITAREN EGUNERAKO OPARIA

Kaixo lagunak!!! Nahi duzue ikusi aitaren egunerako zer nolako opari polita egin diogun gure aitatxori laguntza gelan? Ikusi, ikusi.....


 Lan eta lan: neurtu, moztu, kolatu...





 Argazkiak aukeratu...
 Apaindu...




Pakete polit-polita prestatu...



Aitari asko gustatu zaizkio eta oso pozik jarri da. Eta zuei gustatzen zaizue gure oparitxoa?


2014(e)ko martxoaren 6(a), osteguna

KONTXA CIRCUS PROIEKTUA

KONTXA CIRCUS


Kaixo lagunak!!! Iñauteriak direla eta, zirkoa etorri da gure eskolara eta begira, laguntza gelan, zer nolako proiektu polita landu dugun!!! Gustatzen zaizue?

IÑAUTERIAK




I
IÑAUTERIAK 2014




Hemen gaituzue!! Laguntza taldearen parte bat:
- ezkerrean, Ainhoa Madina, munduko hezitzailerik jatorrena!!!
- erdian, Izaskun Barrutia, munduko PTrik martxosoena!!!
- eta eskuinean, ni neu, Izaskun Ercilla, beste PTa!!!

Gehiago gara laguntza taldean, baina momentuz ez daukat guztien argazkirik. Ea ateratzen ditudan........ 

2014(e)ko otsailaren 26(a), asteazkena

PIZZA egiten sukalde-tailerrean


Kaixo lagunak!!! Pasa den astean, sukalde-tailerrean, pizza goxo-goxoak egin genituen.
Lehenengo dendara joan ginen osagaiak erostera, gero sukaldean pizzak egin genituen eta azkenik gure irakasle eta gelakidiekin partekatu genituen. Zenbat ikasi genuen eta ze ondo pasatu genuen!!!!




2014(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena

ORIENTACIONES ESTIMULACIÓN DEL LENGUAJE

OIENTACIONES a padres: ESTIMULACIÓN DEL LENGUAJE

LETRAK APAINTZEN






Laguntza gelako tailerrean, egurrezko letrak apaindu dituzte gure bi ikasleek (bakoitzak bere izenaren hasierako letra). Gustatzen zaizue nola gelditu diren? Animatzen zarete zuek ere egiten? Oso erraza da! Anima zaitezteee!!! Eta laguntza behar baduzue, badakizue, idatzi blogean eta gustora erantzungo dizuegu....