2014(e)ko maiatzaren 26(a), astelehena

GURE LAGUNTZA GELA


Kaixo lagunak!! 
Orain arte beti erakutsi dizkizuegu gure lanak eta konturatu gara, oraindik ez duzuela ezagutzen gure laguntza-gela, munduko laguntza-gelarik politena, guretzat behintzat!!! Ja ja ja!!! Ea zer iruditzen zaizuen!! Idatzi mesedez zuen iritsia, nola hobetu.... ideia berriak eskertuko genituzke!!







Hemen dendetara jolasten dugu: janarien izenak ikasten ditugu, diruarekin jolasten dugu zenbakiak ikasiz...










Hau lasaitzeko txokotxoa da: urduri gaudenean lasaitzen gara, pilota bigunekin (antiestrés) jolasten dugu, erlajazioa egiten dugu, mimitoak eta kili-kiliak ere, panpinekin jolasten dugu (jolas sinbolikoa)...



Hemen: mahai-jolasak, lan-koadernoak, fitxak, gure proiektotxoak, puzzleak, tailerreko lanak... egiten ditugu.


Ordenagailuaren txokoa, zenbat gustatzen zaigu!!! Hemen andereñoak ateratako argazkiak eta bideoak ikusten ditugu, blogeko berriak irakurtzen ditugu eta zuen komentarioei erantzuten dizkiegu (idatzi mesedezzz), jolas asko ditugu ere (zenbakiak, koloreak, kantak, olerkiak..... ikasteko, irakurketa eta idazketa lantzeko...), hiztegia erabiltzen dugu ere (ez dakigunean nola idazten den hitz bat euskaraz, hiztegian begiratzen dugu), ez dugunean ulertzen zer den gauza bat IRUDIAK ikusteak ordenagailuan asko laguntzen digu, etab, etab...
Zer egingo genuke ordenagailurik gabe?…
Orain, hurrengo pausoa, tablet bat lortzea izango da. Bagaude dirua aurreratzen, uste dut irailarako lortuko dugulaaaa!!! 






Hau sentimenduen txokotxoa da. Nola sentitzen garen (pozik, triste, haserre...) lantzen dugu






Gustatzen zaizue gure gela?